XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begi luzeek nabigazioa gutxiago eragozten dute bai eraikuntz garaian baita bukatuta dagoenean ere.

Mantxako Kanal munduko itsasarte lanpetuena da.

Gobernu Frantses eta Britaniarraren hitzetan Mantxaren gaineko edozein egiturak 17 itsaskorapilotako abiaduraz nabigatzen duen 250.000 tn-ko petrolio-untzi erraldoi baten talka jasateko gai izan beharko luke, hain zuzen ere hau bait da Kanala nabigatzen duen ontzirik handiena.

Hamberg-en publizitateak arazo hau baztertzen du.

Kanalean zehar petrolioaren eta hondakin nuklearren garraioa debekatzea eta untzien tamaina maximoa 50.000 tn-ra mugatzea proposatzen du.

Tamaina hori baino untzi handiagorik petrolio- edo kontenedore-untziak izango lirateke, gainera ibilbide luzeetan leudekeenak, hortaz Ipar Eskoziako bidea hartzeak, ez luke minimoki baizik garestituko bidaia.

Rotterdam-eko munduko petrolio-merkatuak ez dio sinpatiarik Homberg-en ideiari.

Freeman Fox-ek ere, talka-irispidea betetzeko zenbait zailtasun egon daitezkeela pentsatzen du.

Bere pilareak ur-kuxin batez babestea kontsideratzen ari da.

Eurobridge-k, 17 itsaskorapiloen irizpidea lehendabizi iradoki zuena, pendulu hidraulikoz konektatuko Parafilezko hiru eraztunez babestuko ditu bere pilareak.

Euroroute-aren ugarte artifizialek, eta hauek eta lehorrera konektatzen dituzten zubiek, antzeko problemei aurre egin behar die.

Lehenago aipatutako Chesapeake Bay-ko zubia behin baino gehiagotan lanez kanpo egon da talken ondorioz.

Esegitutako zubiek domino-hausdurari ekidin behar diote; kable bat hausten bada, dorreen gaineko tentsioak beste kableak lehertarazten ditu, hausdura jarrai bati hasiera emanez.

Zubi guzti hauek, Euroroute-na barne, itxi egin beharko lirateke eguraldi oso txarreko garaietan.

Nahiz eta ferriek ere eguraldi gaiztoena dagoenean itxi behar badute, trenbide-tunelak gai izango lirateke urte osoan lan egiteko.

Eurobrigde-en arazorik latzena Parafil materialen aldeko konfidantza irabaztea da.

Parafil-ek esegitutako zubi batentzako kableen irunketaren kostua jaitsi eta hausdura-luzera handitu egiten du.

Halere, materiala Ipar Itsasoan erabili bada ere masten tirante moduan, ez da oraindik erabili esegitutako zubi luze batean.

Britania Handiko intsistentziaz, projektu guztiek iturri pribatuetatik bere burua finantziatzeko gai izan behar dute.

Hiru projektuk finantzial laguntza ohargarria daukate: Eurobridge, Euroroute eta Channel Tunnel Group.

Hauetako edozein projektuaren errentagarritasuna kostuan eta ondorengo diru-sarreretan datza.

Baina halere, projektu bat finantziagarria den ala ez, kostu gainditze bat edo trafiko-aurreikuspen oker baten baitan egon liteke.